Parte hartu

Giza eskalako softwarea

Bookwyrm txikia eta pertsonala izateko diseinatua dago; ezaugarri-eskaerak, akats-txostenak zein amets handiak baldin badituzu, asko gustatuko litzaiguke elkarrizketarekin bat egingo bazenu.

Headshot of the maintainer

Ezagutu arduraduna

Bookwyrm Mouse Reevek kudeatzen du—proiektuaren norabidea zehaztu, garatzaile-komunitatea kudeatu eta akatsak konpontzen saiatzen da (berriak sortu baino azkarrago). Bere lehen helburua Bookwyrm toki atsegina egitea da.

Akatsak eta ezaugarri eskaerak

Bookwyrmen akatsen jarraipena eta kodea GitHuben ostatatuta daude—akatsen berri eman edo ezaugarri berriak eskatzeko tokirik onena da.

Itzulpenak

Lagundu BookWyrm beste hizkuntza batzuetara itzultzen! Itzulpen prozesuari buruz gehiago jakin dezakezu dokumentazio atalean.

Garatzaileen txata

Bookwyrmen garatzaileen txat gisa Matrix erabiltzen dugu—primerako tokia da galderak egin eta laguntza eskuratzeko. Bookwyrm softwarearen garapenean eta Bookwyrm instantziak exekutatzean zentratua dago batez ere, baina era guztietako Bookwyrmi buruzko eztabaidak ongi etorriak dira.